Itxi

telebista

20:00etan

Leintz Gatzagara joango da gaur 'Historias a Bocados'

EITB

Ander Gonzalezek Gatzaren museoa, Jakion enpresa eta txirrindularien zaindaria den Dorletako santutegia ezagutuko ditu.

  • Ander Gonzalez sukaldaria. Argazkia: EiTB

    Ander Gonzalez sukaldaria. Argazkia: EiTB

Ander Gonzalezek Leintz Gatzaga Gipuzkoako herria ezagutuko du gaur, 'Historias a Bocados' saioan. Eugenio Otsoaren laguntzarekin, herriko Gatzaren museoa bisitatuko du eta gatzarekin egindako xaboia ekoiztuko dute. Horrez gain, aspaldi egiten zen moduan garbituko dituzte sukaldeko tresnak, hau da xaboirik gabe eta lokatza erabilita. Amaitzeko, Toki Eder elkarte gastronomikoan baratxuri sopa prestatuko du Eugeniok Anderrentzat.

Susana Aiastui Jakion enpresaren jabeetako bat da. Eskualdeko baserriekin elkarlanean, mermeladak eta barazki kontserbak egiten dituzte. Ander sgar bila joango da berarekin mermelada goxo bat egiteko asmoz.

Amaitzeko, txirrindularien zaindaria den Dorletako santutegia ezagutuko du Ibai Agirreurretarekin. Ibai fisioterapeuta da, eta Eibar kirol elkartean eta Euskadi Basque Country Murias txirrindulari taldean lan egiten du. Anderrek bizkarreko muskuluetan masajea jasoko du eta ondoren barrita energetiko batzuk jango dituzte,  arrozarekin, txokolate beltzarekin, mahaspasekin eta platanoarekin egindakoak.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.