Itxi

telebista

Audientzia

Kataluniari buruzko larunbateko 'En Jake' berezia, audientzia-buru

EITB

Igandeko 'Herri City' saioak audientziaren harrera bikaina izan zuen, euskaldunen arteko %13,8ko kuota bereganatuz.

Kataluniari buruzko 'En Jake' saio berezia audientzia buru izan zen larunbat goizean %14,7ko audientzia zatiarekin. Goizeko 09:00etan hasi eta 14:00ak arte, Xabier Lapitzek gidatutako saioak Kataluniako egoera politikoaren azkeneko ordua eskaini zuen Bartzelonatik zuzenean. Saioak 204.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Horrez gain, igandean ETB1ek eskaini zuen 'Herri City' saioak ere audientziaren harrera bikaina izan zuen. Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Donostiara eraman zituen saio bereziak %5,0ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %13,8ko kuota bereganatu zituen. Audientzia metatuari dagokionez, 176.000 ikus-entzule lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.

n eremuan.