Itxi

telebista

22:30ean

ETAren biktima izandako euskal enpresariak hizpide, gaur, '7 Días' saioan

EITB

Gainera, Sergi Miquel PDeCAT alderdiko diputatua elkarrizketatuko dute eta Katalunian bizi den egoera aztertuko dute.

Estibaliz Ruiz de Azua eta Arantza Ruiz kazetariek aurkeztuta, gaurko '7 Días' saioak euskal enpresariek ETA aktibo egon zen urteetan bizi izan zuten egoera gogoratuko du. Izan ere, ETAren jazarpena sufritu zuten enpresarien omenezko ekitaldia egingo du Confebaskek ostiralean. ETB2ko saioak ETAren estortsioa jasan zutenen testigantzak bilduko ditu, eta gainera, Susana Ezkurdiarekin, ETAk hildako Patxi Arratibel enpresariaren alargunarekin, arituko dira.

Horrez gain, Montse Ramirez, Martin Garitano, Eduardo Azurmendi, Isabel Camacho eta Itziar Gorospe kolaboratzaileek parte hartuko dute saioan. Solasaldi mahaiaren inguruan, Katalunia hartuko dute hizpide, Rajoyk Puigdemonti emandako epea amaitu ondoren zer gertatuko den aztertzeko. Gainera, Sergi Miquel PDeCATeko diputatuari elkarrizketa eskainiko du saioak.

'7 Días' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.