Itxi

telebista

22:30ean

'Con la Calle a Cuestas' saioaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Saioaren lehen atalak mahats bilketaren inguruko istorioak ezagutuko ditu protagonisten eskutik.

Gaur gauean, ETB2k 'Con la Calle a Cuestas' saioa estreinatuko du. 'Con el Verano a Cuestas' saioaren lantaldearen eskutik, saio berriak ikuspuntu ezberdinetatik landutako gai bat aurkeztuko du astero. Tonu alai eta dibertigarri batean, lehen pertsonan euren bizipenak azalduko dituzten hainbat protagonista izango ditu programa bakoitzak.

Lehen atal honetan, mahats-bilketan murgilduko dira, izan ere, egun hauetan hainbat upeltegi dabiltza Arabako Errioxako ardoak egiteko erabiliko den mahatsa biltzen. Sasoikako langileekin arituko dira hizketan, eta haien bizimodua eta lan egiteko modua ezagutuko dituzte.

Txakolin ekoizleek ere lan handia dute sasoi honetan. 'Con la Calle a Cuestas' saioak bisitatuko duen mahastian, ordea, patxada handiz hartzen dute lana, beste filosofia batekin. Mahats-bilketa familia giroan egiten da, eta ia langile guztiak herrikoak dira.

Etorkizunean gozatuko dugun ardoa egiteko mahatsa biltzea dute helburu. Ekora herrian asko dakite horri buruz. Mahats-bilketaren festa tradizionala antolatu dute aurten, eta herri osoak parte hartu du ospakizunean.

Festan murgildu den beste herri bat Labraza izan da, eta mahats-bilketaren bultzada aprobetxatuz, bisita dramatizatuak eskaini dituzte.

'Con la Calle a Cuestas' ostegunetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.