Itxi

telebista

Denboraldi berria

'Atrápame si puedes' saioa 50.000 euroko zakua jokoan jarrita hasiko da

A.E.|EiTB

Gaur eguerdian abiatuko da Patxi Alonsok aurkezten duen saioaren denboraldi berria.

Gaur eguerdian, Patxi Alonsok 'Atrápame si puedes' saio arrakastatsuaren denboraldi berria estreinatuko du ETB2n. Eguerditako ordutegian ikus-entzuleen aukera kuttunena bilakatu da. Identitate markak sendotuta dator kurtso honetan. Ezaugarri dituen entretenimendua, umore ona, galdera ezohikoekin batera 50.000 euroko zaku ikusgarria izango du lehen astean jokoan.

Itzulera ospatzeko, lehiakide dibertituenetako batzuk parte hartuko dute aste honetan, eta, bidez batez, zaku preziatua irabazteko aukera izango dute.

Asteburuan, berriz, jai handia ospatuko da. Ohiko aste barruko atalez gain, 'ASP Finde' asteburuko saio bereziak  hasiko dira. Lehiaketatik pasatu diren partaide onenak jarriko dira atrilen aurrean; Bernabe mila mozorroen laguna eta Natty Bilboko rockzale berritsua, esaterako. Bi horiek Patxi Alonsorekin topatuko dira berriro larunbat eta igandeko saioan, eta galdera musikatuak estreinatzeko aukera izango dute. Barrerik ez da faltako.

Hostoil etxearen lehiaketak audientzia markak hobetu zituen iaz. % 13,3ko audientzia zatiarekin eta, batez beste, 60.000 ikus-entzulerekin itxi zuen denboraldia. Aurreko denboraldiarekin alderatuta, % 41 hazi zen horren jarraitzaileen kopurua.