telebista
Audientzia
'LND'k eskainitako 'Ahí os quedáis' filma, audientzia-buru
EITB
Andre Maria Zuriaren Torneoaren finalak ere audientziaren harrera bikaina izan zuen, euskaldunen arteko % 11,3ko kuota lortuta.
Astearte gauean, abuztuaren 8an, Ahí os quedáis komedia bere ordu tartean nagusi izan zen % 14,3ko audientzia zatiarekin. 'LND'k eskainitako pelikula batek aurten lortu duen daturik onena izan da. Jason Bateman, Tina Fey eta Jane Fonda aktoreak ditu protagonista. Urte luzez elkar ikusi gabe daraman familia bat berriz elkartuko da patriarkaren heriotzaren ondoren, iraganeko hainbat kontu eta pasio berpiztuz. Komedia dibertigarriak 196.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Bestalde, Felix Linaresek aurkeztutako 'LND' saioak % 11,2ko audientzia zatia eta 117.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zituen.
Andre Maria Zuriaren Torneoaren finala
Aldi berean, ETB1ek Andre Maria Zuriaren Torneoaren finala eskaini zuen Gasteizko Ogueta pilotalekutik zuzenean. Urrutikoetxea-Albisu eta Altuna III-Merino II bikoteak aurrez aurre jarri zituen partidak % 8,1eko audientzia zatia lortu zuen, euskaldunen artean % 11,3ko kuota bereganatuz. Audientzia metatuari dagokionez, 101.000 ikus-entzule izan zituen Euskadin eta eragin eremuan.