telebista
22:30ean
'Como Pez en el Agua' saioaren atal berri bat, gaur gauean, ETB2n
EITB
Anjel ferietako salerosle moduan arituko da, Maribel itsasontziko patroia izango da, eta Gorka, sanferminetan dantzari.
Gaur gauean, Anjel Alkain, Maribel Salas eta Gorka Aginagalde 'Como Pez en el Agua' umore saioaren atal berri baten protagonista izango dira ETB2n. Aktore lana alde batera utzi eta ofizio berri bat ikasiko dute hirurek.
Anjel Pasaiako feriako salerosle moduan arituko da, Maribel itsasontzi bateko patroi lanetan ikusiko dugu Hondarribian, eta Gorka dantzari izango da sanferminetan. Protagonista bakoitzak lantoki berrian izango duen nagusiaren balorazioa jasoko du, baina kritikarik zorrotzenak bere lagunen eskutik etorriko zaizkie. Izan ere, bakoitzaren bizipenak sofa batean eserita ikusiko dituzte elkarrekin, eta bata bestearen lanaren gaineko iritzia emango dute, umoretsu.
'Como Pez en el Agua' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
s-en.