Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Bizkaia Torneoko hiru partida, gaur, zuzenean, EiTBn

A.E.|EiTB

Petronor Bandera Zierbenatik eskainiko da eta Zeanuritik Bizkaia Torneoa.

Arraunarekin ekingo die zuzeneneko kirol emanaldiei gaur ETB1ek eta eitb.eus-ek. Hasteko, eguerdian, emakumezkoen Petronor Bandera eskainiko da eta ondoren, gizonezkoa Zierbenatik. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak emango dute proben berri.

Arratsaldeko 16:00etan Herri Kirolen tartea izango da. Plentzian jokatuko den Euskadiko Sokatira finala eskainiko da. Juanan Legorburuk eta Javier Urrestik egingo dute kontakizuna.

'ETB Kantxa' (17:00) saioan, berriz, Zeanuritik Bizkaia Torneoko hiru partida eskainiko dira. Hasteko Jaunarena eta Darioren arteko banakako finalerdia emango da. Ondoren, eskuz binakako finalerdia Altuna III-Rezusta eta Irribarria-Irustaren artean, eta jarraian, Retegi Bi eta Mendizabal III.aren arteko lau t'erdiko finalerdia. Xabier Euzkitzek, Joxen Tolosak eta Elena Azpeitiak emango dute txapelketaren berri.

ETB4n eta eitb.eus-en, orobat, eguerdian Zornotzan jokatutako afizionatuen pilota Master Kaiola Sariaren finalak emango dira Xabier Andueza eta Txaber Zabalaren eskutik.