Itxi

telebista

22:30ean

'La Noche de... Amor y otras drogas', gaur gauean, ETB2n

EITB

'La pareja ideal' atalean, Colin Farrell eta Kirsten Dunst antzezleen inguruan hitz egingo dute.

Gaur gauean, Euskal Telebistako 'La Noche de…' saioak Amor y otras drogas filma izango du hizpide nagusi. Anne Hathaway eta Jake Gyllenhaal ditu protagonista, eta Jamie Reidy militar ohi eta mediku-bisitariaren istorioa kontatzen du.

La pareja ideal atalean, Felix Linaresek balizko bikotekideen arteko bateragarritasuna aztertzen du. Honako honetan, adikzio anitzak dituen irlandar exhibizionista eta iragan iluna duen Spidermanen neska ohia izango ditu hizpide. Colin Farrell eta Kirsten Dunst, alegia.

Armiarma-gizona komikietako pertsonaia zinema-aretoetara itzuli dela eta, ‘LND’ saioak trilogia arrakastatsuaren zuzendariak erabilitako amarrua azalduko du. Hiru film horiek garestiak izan ziren, eta zuzendariak trikimailu bat erabili zuen dirua aurrezteko asmoz. Aquí no se tira nada sailean emango digute horren berri.

Bukatzeko, El gran verano atalean, izugarrizko mozkorrak harrapatzen ikusiko ditugu hainbat antzezle ezagun. Parrandarako gogotsu daudenean, Hollywoodeko aktoreak  Karibeko uharte batera joaten omen dira, eta Felix Linaresen horren gainean dakien guztia azalduko du.

'La Noche de… Amor y otras drogas' asteartero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.

n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista saioak