Itxi

telebista

12:00etan

Tourraren laugarren etapa, gaur eguerditik aurrera, ETBn eta eitb.eus-en

A.E.|EiTB

Mondor Les Bains eta Vittelen arteko 207 kilometroko etapa laua egingo dute txirrindulariek.

Gaur,  Frantziako Tourraren laugarren etaparekin egingo dute bat eguerdian ETBk eta eitb.eus-ek. Mondor Les Bains eta Vittel arteko 207 kilometroko etapa laua egin beharko dute txirrindulariek. ETB1ek 12:00etan egingo du bat etaparekin eta 14:00etan, eten bat egingo du albistegia eskaintzeko. Tarte horretan ETB4n emango da lasterketa, eta 15:15ean lehen katean berreskuratuko dute emanaldia amaiera arte. Xabier Usabiagak, Fermin Aramendik eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute etaparen kontakizuna.