Itxi

telebista

Gastronomia

Getarian izango da, 20:00etan, 'Historias a Bocados' saioa

EITB

Ander Gonzalezek kostaldeko herri honetako auzokideen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.

  • -

    -

Ander Gonzalezek Getaria bisitatuko du gaur 'Historias a Bocados' saioan, eta bertako auzokideekin izango da haien istorio gastronomikoak ezagutzeko.

Hasteko, Lazkano anaiak ezagutuko ditu, Peio eta Sebastian. Asador Astillero jatetxeko jabeak dira eta bertan dastatu daitezke portuko kokotxarik onenak. Jatetxetik gertu, saregileak egoten dira, eta haietako bat ezagutuko Anderrek: Julita. Bere lanaren sekretuak azalduko ditu 69 urteko saregile jubilatuak eta datorren urrian, bere Richard Gere-arekin ezkonduko dela kontatuko dio Anderri.

Ondoren, San Antoneko haztegia ezagutuko du saioak, Euskadiko marisko haztegi handiena. Bertan 30 urtez lan egin duen Ventura langileak azalduko dizkio Anderri bere lanaren nondik norakoak.

Amaitzeko, Getariako txakolina dastatuko du gure sukaldariak, Ameztoi familiak ekoiztu eta nazioartean banatzen duen txakolina, hain zuzen ere.

'Historias a Bocados' larunbatero izaten da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.