telebista
22:15ean
'Come, Reza, Ama' filma, gaur gauean, ETB2n
eitb.eus
Erredakzioa
Ryan Murphyren zuzendaritzapean, Julia Roberts eta Javier Bardem dira protagonistak. 22:15ean egongo da ikusgai, 'El Superhit' saioaren baitan.
Euskal Telebistaren bigarren kateak Come, Reza, Ama (Eat, Prey, Love) pelikula eskainiko du gaur, ekainak 11, 'El Superhit' saioaren baitan. Ryan Murphyren zuzendaritzapean, Julia Roberts eta Javier Bardem ditu protagonista.
Elizabeth Gilbert kazetari eta idazlearen izen bereko eleberrian oinarritutako film honetan, senarra utzi eta Indiatik bidaia espiritual bat egiten duen emakume baten istorioa kontatzen du. 2010.ean estreinatu zen Espainiako zinema-aretoetan, Zinemaldiko Donostia Saria jaso eta gutxira.
Julia Roberts, Donostia Saria 2010
Zinemaldiko Donostia Saria jaso zuen Julia Roberts aktoreak 2010. urtean, Come, Reza, Ama (Eat, Prey, Love) filmean lankide izan zuen Javier Bardem aktorearen eskutik. Julia Robertsek saria eskertu zuen, eta Donostiarentzat, Bardementzat eta pelikularentzat berarentzat izan zituen esker oneko hitzak. Aktorearen arabera, film horrek bizitza aldatu zion. Senarrari eskerrak eman ostean, esaldi bat erabili zuen bere ibilbide profesionala laburbiltzeko: 'Elefante bat zizelkatzeko bloke handi bat hartu, eta behar ez duguna kentzen joan behar dugu. Hori da nire ibilbidean egin dudana, hor egon beharko ez lukeena kentzen joan naiz'.
Come, Reza, Ama filma gaur egongo da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.