telebista
Kirolak zuzenean
Giroko 20. etapa eta pilota Iruñetik, gaur, zuzenean
A.A. | EiTB
Hiru partida jokatuko dira Iruñeko Labriten: Agirretxe II-Tainta / Agirre-I. Zabala, Artola-Laso eta Olaizola II-Etchegoin / Victor-Beroiz.
13:05ean egingo dute bat ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur Italiako Giroarekin. Azken aurreko etapak 190 km izango ditu, Pordenone eta Asiago artean. Eskalatzaileentzat aproposa izango da 1. mailako bi mendaterekin: Monte Grappa eta Foza.
Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfontso Arroiok egingo dute kontakizuna. Egunero bezala, 'Gaur Egun' albistegia ematen den bitartean emanaldia ETB4en jarraitu ahal izango dute zaleek.
Txirrindularitza amaitutakoan, 17:30ean, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da, Josetxo Lizartzak gidatuta. Jokin Errasti lagun duela, Iruñeko Labrit pilotalekuko jaialdiaren zuzeneko kontakizuna egingo du.
Hiru partida hauek jokatuko dira: Agirretxe II-Tainta / Agirre-I. Zabala, Artola-Laso (Nafarroako 4 ½-ko Txapelketakoa) eta Olaizola II-Etchegoin / Victor-Beroiz.