telebista
ETB2n
'Jonah Hex' filma, gaur, 'El Superhit' saioan
Jimmy Haywardek zuzendu du DC Comics argitaletxeko pertsonaian oinarritutako western hau; eta Josh Brolin, Megan Fox, John Malkovich eta Michael Fassbender ditu protagonista.
Euskal Telebistaren bigarren kateak Jonah Hex filma eskainiko du gaur gauean, 'El Superhit' saioaren baitan. Jimmy Haywardek zuzendu du DC Comics argitaletxeko pertsonaian oinarritutako western hau; eta Josh Brolin, Megan Fox, John Malkovich eta Michael Fassbender ditu protagonista.
Jonah Hex bizitzari beldurrik gabe aurre egiten dion gaizkile bat da. Heriotzak berari ere aurka egin ondoren, bere giza-lotura bakarra Leila izeneko emakumea da. Hala ere, Jonah-ren iragana bueltatuko da armadak ukatu ezin duen eskaintza bat egiten dionean. Quentin Turnbull terrorista arriskutsua aurkitu beharko du, bere bekatu guztiak ahaztearen ordez.
Jonah Hex gaur izango da ikusgai, 22:05etik aurrera, 'El Superhit' saioaren baitan, ETB2n.