Itxi

telebista

Gaur, 22:30

Dennisek eta Vilarinek hainbat kontu argituko dituzte 'El Conquis' saioan

EiTB

Abentura utzi duten azken bi lehiakideak hartuko ditu Patxi Alonsok platoan asteazken honetan.

Asteleheneko atalean abentura utzi zuten bi lehiakideak, Vilarin eta Dennis, izango dira 'El Conquis' saioko gonbidatu nagusiak gaur gauean. Patxi Alonsok gidatzen duen eztabaida saioa 22:30etik aurrera izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.

Isma eta Mikelen kontrako duelua galdu ostean gelditu zen Vilarin kanpoan. Bilbotarrak ibilbide zalapartatsua izan du Karibe itsasoan: denon ahotan ibili da castingera bideoa bidali zuenetik abentura amaitu arte. Besteak beste, talde urdineko kapitain gisa izandako gorabeherez, Ismarekin izandako eztabaidaz eta bere joko zikinaz galdetuko dio Patxi Alonsok.

Dennisek ere abentura utzi behar izan zuen, ziatikak jota. Kubatarra aurtengo edizioko lehiakiderik maitatuenetako bat izan da, baina bere alboko minek saioa uztera behartu dute.

Vilarin eta Dennisekin batera, Manu Maritxalar, David Seco, Eneko, Gotzon, Isa eta Raul izango dituzte solaskide Miramongo platoan.

Ohi denez, astelehenean ikusi ez ziren irudiak eta hurrengo atalaren aurrerapena eskainiko dituzte, Joseina Etxeberriak musikaz jantziko du platoa, eta Ainhoa Etxebarriak sare sozialetan esaten denaren berri emango du.

Amaitzeko, publikoaren faboritoa aukeratzeko bidean, beste hiru lehiakide kanpoan geratuko dira.