Itxi

telebista

22:30ean

Tirolina jokoa urakanaren erdian, gaur, 'El Conquistador del Caribe'n

A.E.|EiTB

Eurite gogorrak erabakigarriak izango dira immunitate jokoan eta kanporaketa dueluan.

  • Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB

Otto urakana izango da gaurko 'El Conquistador del Caribe' saioaren protagonista handia. Eurite gogorrak erabakigarriak izango dira immunitate jokoan, baita kanporaketa dueluan ere.

Taldeek euren aurkarien artean argiena ez den lehiakidea aukeratu beharko dute taldeko jokoa irabazteko. Erronkaren helburua ibaiaren gainetik igaroko den tirolina jartzea da, bertatik taldekide kopuru handiena pasatzeko. Gorriek, Erku buru dutela, Dennis aukeratuko dute talde urdineko ordezkari gisa; urdinek Kaxer aukeratuko dute; eta, berdeek, berriz, Isma, azken kanporaketako dueluaren irabazlea.

'El Conquistador del Caribe' astelehenero izaten da ikusgai, 'Eguraldia' tartearen ondotik, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:15ean.

15ean.