telebista
Audientzia
'El Conquistador' astelehen gauean audientzia-buru, %20,9ko kuotarekin
EITB
Saioak bere audientzia kuotarik altuena lortu du 2014ko apiriletik.
'El Conquistador del Caribe' audientzia-buru izan zen asteleheneko ordutegi nagusian %20,9ko kuotarekin, 2014ko apiriletik realityak lortu duen audientzia kuotarik altuena. Saioak, gainera, 359.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Asteleheneko atalean, Hugok duelua galdu zuen tirolinan Ismaren aurka. Talde urdinak immunitatea irabazi zuen eta gorriak jokoa galdu zuen.
Denboraldian zehar, nagusitasuna mantendu du saioak astelehen gauetan, eta bataz beste %16,6ko kuota eta 339.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu Euskadin eta eragin eremuan.
Internet eta sare sozialak
'El Conquistador del Caribe' saioak eitb.eus-eko web berezian eta sare sozialetan izandako arrakasta bat etorri da telebistan lortutako audientziarekin. Hartara, milaka lagunek saioaren gaineko edukiekin (bideo, informazio, zuzeneko streaming... ) bat egin zuten astelehenean.
Twitterren, #conquis11 etiketa joera izan zen Estatu mailan. Denboraldiko atal guztiek lortu dute joera izatea, eta aste honetan gainera, saioa hasi eta ordu bete baino lehen lortu zuen TT zerrendan sartzea. 'El Conquis' kontu ofizialak 85.000 inpresio lortu zituen.
Facebooken bidez, 30.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat 'Conquis'eko edukiekin.