telebista
'El Conquis'en 7. atala
Saioak Gorrotxa kanporatu du dueluan, eta Idoiak saioa utzi du
Gorrotxa handiak agur esan du Saioaren iruzurrek markatutako atalean. Gainera, Idoiak bertan behera utzi du abentura.
Garrasika (nola ez) "gudari" esanez esan zion Gorrotxak agur bere bizitzako abenturari, "El Conquistador del Caribe" saioaren 7. atalean. Ermuarrak eginahalak egin zituen bola kreolearen dueluan, baina horren gorputzak ezin izan zituen buruak agindutakoak egin. Duelua irabazi ostean, Saioak abenturan jarraituko du, baina horren jarrera eta saioaren arauak hautsi izana kontuan izanik, ez dela bidezkoa esan liteke. Ez du erraz kenduko orbana gainetik.
Getariarrak arauak hautsi zituen, inolako beharrizanik gabe, bertako zenbait arrantzalerekin harremanetan jarrita. Saioaren iruzurraren ondorioz, talde berdea arrisku handian jarri zen, immunitate jokotik at utzi baitzituzten, zigor gisa. Agian, kanpamentu oso txiroan egotea ez da wüiek duen gaitzik handiena; izan ere, taldea hausten ari da, eta oraindik abentura luzerako doa.
Bestalde, Idoiak modurik txarrenean itxi zuen "El Conquistador" saioan izan duen ibilbide arraroa: saioa utzita. Marcelo Ferreirarekin izan zuen liskarrak bururik gabe utzi zituen urdinak, eta, kanpora begira ongi zeudela zirudien arren, badirudi barneko tentsioa jasanezina zela. Samuluek lehiakide oso gogor bat galdu dute, baina harmonia hobetuko dute horrela, haien ustez. Dena den, hori ikusteko dago. Oraingoz argi dagoen gauza bakarra da gero eta gutxiago direla, eta hori ez da seinale ona, immunitate jokoan argi geratu zenez. Bigarren gelditu ziren, azkenak. Ondorioz, kanpamentu txirora joan ziren eta Gorrotxa galdu zuten: ahaztu beharreko atala, beraz.
Gorriak, berriz, Ibai nahasian arrantzan ibili ziren. Infernua utzi eta "bandeja paisa" bat (Kolonbiako jaki tipiko bat) jan zuten. Zalantzarik gabe, gozagarri hark edonor susper dezake.
e.