Itxi

telebista

6. atala (aurrerapena)

Tentsio handia eta sorpresak, gaurko 'El Conquistador'en

A.E.|EiTB

Duelura joango diren bi lagunek proba zailenetako bat gainditu beharko dute: lianen zirkuitua.

Gaur gaueko 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan, biltzarrak egingo dituzte aurreko ataleko jokoa galdu zuten bi taldeek: gorriak eta berdeak. Tentsio handikoak izango dira, batez ere talde gorriarena. Ismaren orkatilak eta Unairen esku handituek zeresana emango dute, eta eztabaida sortuko da taldeko kide batzuen (tartean kapitaina) eta Julianen artean.

Horrez gainera, izendapenetan denak daudela arriskuan ikasiko dute bi taldeetako kideek. Duelura bidaliko dituzten bi lagunek abentura honetako probarik zailenetako bati egin beharko diote aurre: lianaz osatutako zirkuitua. Sokak zuhaitzetatik egongo dira zintzilik, ibai baten gainean, eta helburua amaierako bandera eskuratzea izango da.

Bien bitartean, urdinek euren arazoetan murgilduta jarraitzen dute. Idoia gainerako taldekide guztiekin borrokan ari da. Dennis kubatarrak argi du Idoiaren helburua bera dela orain; probokatzen ari omen zaio hanka sartu eta kanporatu dezaten, "Marcelori gertatu bezala".

'El Conquistador del Caribe'ren bosgarren atala gaur izango da ikusgai, 22:20 aldera, eitb.eus-en eta ETB2n. Aurrekoak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude eskuragarri.