telebista
ETB2ko lehiaketa
'Atrápame si puedes' lehiaketak 500 saio bete ditu
EiTB
Patxi Alonsok aurkezten duen saioak lehiakide onenekin ospatu du hori, eta historiako zaku handienetako bat eman du.
'Atrápame si puedes' Patxi Alonsok eguerdietan ETB2n aurkezten duen saioaren 500. atala iritsi da aste honetan. Hori ospatzeko, bertatik pasatu diren lehiakide onenak gonbidatu ditu, eta historiako zakurik handienetako bat eman du.
Gaur beteko ditu 500 saio 'Atrápame si puedes' lehiaketak. Efemeridea ospatzeko, bertatik pasatu diren lehiakide onenak saritu nahi izan ditu Patxi Alonsok aurkezten duen saioak, eta horietako batzuk lehiatzera gonbidatu ditu aste honetan: Puy, Bruno, Ainhoa, Rosa, Portu eta Gorka.
Saio honetan izandako arrakasta gehitzeko, gainera, Rosak 56.500 euroko zakua eskuratu zuen atzo.
Saioaren hiru denboraldietan zehar, guztira, 500.000 euro banatu dituzte eta 600 lehiakidek hartu dute parte. Egungoa ari da izaten denboraldirik arrakastatsuena, bere ordutegian nagusi izateko borrokan sartuta dabil egunero, eta, batez beste, %13,2ko sharea eta 60.000 ikusle lortu ditu.
'Atrápame si puedes' saioa astelehenetik ostiralera izan ohi da ikusgai, 14:00etatik 15:00etara, eitb.eus-en eta ETB2n.