telebista
Programazio berezia
Gabonak heldu dira 'Atrápame si puedes' saiora
Patxi Alonsok aurkezten duen saioak programa bereziak eskainiko ditu Gabonetan, platotik pasatu diren lehiakide dibertigarrienekin.
"Atrápame si puedes" saioak programazio berezia izango du Gabonetan. Abenduaren 19tik urtarrilaren 6ra, Patxi Alonsok aurkezten duen saiotik pasatu diren lehiakide dibertigarrienak izango dira protagonistak.
Gabon-gaueko astean, eskarmentu handiko lehiakideek arinduko dituzte ETB2ko eguerdiak, eta Gabon zaharrekoan, lehiakide beteranoekin osatutako 'senior' taldea izango da nagusi. Bat baino gehiago harrituta geratuko da horien umore eta ateraldiekin.
Eguberriak amaitzeko, sei lehiakide ospetsuk osatuko duten dream team berezia helduko da platora Errege-egunaren astean. Bere garaian, saioan izan zirenean, ez zuten inor epel utzi, eta dena emateko prest bueltatuko dira.
Hostoil etxeak ekoizten duen saioa 40.000 eurotik gorako zakua bilduta eta % 13,5eko ikusle kuota lortuta helduko da urte amaierara.
"Atrápame si puedes" astelehenetik ostiralera dago ikusgai, 14:00etatik 15:00etara, eitb.eus-en eta ETB2n.