telebista
Boxeoa
Andoni Gagoren azken borrokaldia, gaur, 'Boxeo izarrak' saioan
EITB
Horrez gain, Joe Smith-Fonfara, Ryan Martin-Rosbel Montoya eta Joseph Diaz-Giovanni Delgado borrokaldiak eskainiko dituzte.
Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak Joe Smithek Fonfara poloniarraren aurka egindako borrokaldia eskainiko du, eta, ondoren, Andoni Gagok Errumaniako Kontinentearteko Txapelketan Viorel Simonen kontra jokatutako borrokaldia izango da ikusgai.
Hirugarren neurketan, Ryan Martin estatubatuarra ezagutzeko aukera izango dute boxeozaleek. Mutil gazte honek 13 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Rosbel Montoyaren kontrako norgehiagoka eskainiko du saioak.
Azken borrokaldia Joseph Diaz eta Giovanni Delgado boxeolarien artekoa izango da. Diazek Londresko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eta profesional mailan egin dituen 15 borrokaldietan inork ez du mendean hartu.
'Boxeo Izarrak' ostiralero izaten da ikusgai, 00:15ean, ETB1en.