Itxi

telebista

22:30ean

Tania Sanchez Podemoseko diputatua, gaur gauean, 'La Noche en Jake'n

A.H. | EITB

Horrez gain, PISA txostenaren emaitzak aztertuko dituzte solasaldirako mahaiaren inguruan.

Arantza Ruizek Tania Sanchez Podemoseko diputatua elkarrizketatuko du, gaur gauean, ETB2ko 'La Noche en Jake' saioan. Hitzorduan, Iglesiasen eta Errejonen artean sortu den krisiaren inguruan arituko dira.

Saioak, gainera, PISA txostenaren azken emaitzak aztertuko ditu. Horretarako, euskal alderdietako ordezkariak bilduko dira solasaldirako mahaiaren inguruan, besteak beste, Luis Javier Tellería (EAJ), Jon Iñarritu (EH Bildu), Rafaela Romero (PSE-EE) eta Juana Bengoechea (PP). Beraiekin batera, Aitor Guenaga, Martin Garitano eta Javier Vizcaíno kazetariak eta Mikel Agrregabiria, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntzan aditua, egongo dira.

Solasaldian zehar, emaitzen atzerakadaren arrazoiak eta Jaurlaritzak planteatutako konponbideak aztertuko dituzte.

'La Noche en Jake' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.