telebista
Audientzia
'Atrápame Si Puedes' saioak bere historiako daturik onena lortu du
A.H. | EITB
Patxi Alonsok aurkeztutako saioa bere ordu-tartean audientzia-buru izan zen asteazkenean, %18,1eko audientzia zatiarekin.
'Atrápame Si Puedes' saioak bere historiako daturik onena lortu zuen asteazkenean, eta bere ordu tartean audientzia-buru izan zen %18,1eko audientzia zatiarekin. Patxi Alonsok aurkeztutako lehiaketak 172.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Audientziaren babesa izaten ari da ETB2ko lehiaketa hirugarren denboraldi honetan: bataz beste, %13,1eko audientzia zatia eta 136.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.
Bestalde, aipagarria da 'En Jake' saioak asteazkenean lortu zuen datu ona: %9,3ko audientzia zatiarekin eta 123.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin, denboraldiko atalik ikusiena izan zen.