Itxi

telebista

Gaur

Andre Ward eta Perico Fernandez protagonista, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.A. | EiTB

Joan den larunbatean Barakaldon jokatutako Espainiako Txapelketa ere eskainiko du ETB1eko saioak.

  • boxeo izarrak

Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioak, lehenik eta behin, joan den larunbatean Barakaldoko BECen Antonio Benitez eta Javier Garcia Rocha boxeolariek jokatu zuten Espainiako Txapelketa eskainiko du. Borrokaldi horren ostean, Benitez ospitalera eraman zuten, eta burmuineko ebakuntza egin behar izan zioten. Luis Mari Mujika sendagileak horren inguruan duen iritzia jasoko dugu. Ondoren, Kerman Lejarraga eta Koba Karkhashadze georgiarraren arteko norgehiagoka eskainiko dute.

Jarraian, Andre Ward eta Sullivan Barrera ikusiko ditugu, aurrez aurre. Biek irabazi dituzte orain arte egindako borrokaldi guztiak. Gainera, Andre Ward txapeldun olinpikoa izan zen Atenasen.

Azkenik, hil berri den Perico Fernandez boxeolari espainiarraren inguruko iritziak eta irudiak ekarriko dizkigu Pedro Mari Goikoetxeak aurkezten duen saioak.

'Boxeo Izarrak' ostiral iluntzean izango da ikusgai ETB1en, 00:15 aldera.