telebista
22:30etan ETB2 eta eitb.eus-en
Lehenengo kanporaketak, gaur, 'Tú al Norte y Yo al Sur' saioan
A.E.|EiTB
Setenileko kaleetatik danborrada bat antolatuko dute, eta bitartean, andaluziarrak saioari buruz 'chirigota' bat asmatuko dute eta Zestoatik barrena bizilagunei kantatuko diote.
Gaur gauean, Andaluzian, euskal lehiakideek 'Tú al Norte y Yo al Sur' saioko probarik ikusgarrienari aurre egingo diote: San Sebastian Setenileko patroia dela baliatuz, danborrada bat antolatu beharko dute kaleetan barrena. Horretarako, Euskaditik eramandako danbor eta jantzi originalak erabiliko dituzte; gainera, bi lehiakide gipuzkoarrek tanborrada ongi ezagutzen dute, eta laguntza handia izango da.
Bitartean, Euskadin, andaluziar poeta ezagunei omenaldia egingo diete Andaluziako lehiakideek, eta Zestoako bizilagunei poemak errezitatuko dizkiete. Hasieran kostatu egingo zaie poeta rola hartzea, eta lehiakideren batek euskaldun batekin ligatzeko aprobetxatuko du, nahiz eta ez duen arrakasta handirik izango.
Arratsaldean, euskal lehiakideek Setenileko bizilagunei sormen handiz erakutsiko dizkiete euskal jantzi tradizionalak, eta ez dute sexuz aldatzeko arazorik izango behar duten papera bete ahal izateko.
Bestetik, andaluziarrek saioari buruzko 'chirigota' bat asmatuko dute, eta Zestoako lagun batzuk konpartsaren parte bihurtu ondoren, bertako kaleetatik abestuko dute Cadizen egin ohi duten bezala.
Pedro andaluziar lehiakidea Euskadin oso ohikoa den kirol bat egitera eramango dute, mendi lasterketa batera, hain zuzen ere. Lehenengo aldiz, Pedrok kamiseta izerdituko du mendian gora eta behera korrika eginez, eta ikusiko dugu ez dagoela sasoian.
Gertatutako guztia kontuan harturik, eguna amaitu baino lehenago, lehenengo kanporaketei aurre egin beharko diete, bat Euskadin eta bestea Andaluzian. Zeintzuk izango ote dira 'Tú al Norte y Yo al Sur' saioaren bigarren edizio honetako lehenengo kanporatuak?
'Tú al Norte y Yo al Sur' saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
itb.eus-en.