telebista
00:00etan, ETB1en
Groves-Murray pisu superertaineko txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A. | EiTB
McDonnell-Vargas Oilar Pisuko Munduko Txapelketa ere eskainiko du saioak.
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioa pisu superertaineko nazioarteko txapelketarekin hasiko da. Bi boxeolariak britainiarrak izango dira: George Groves, hiru aldiz Munduko Txapelketa jokatu eta denetan galtzaile atera den mutila, eta Martin Murray, Munduko Txapelketa bost aldiz jokatu eta behin gerrikoa irabazi zuen boxeolaria.
Neurketa horren ondoren, oilar pisuko munduko txapelketa bat izango da ikusgai. Jamie McDonnell eta Fernando Vargas izango dira aurrez aurre. McDonellek 27 garaipen lortu ditu, bi borrokaldi galdu eta bat berdindu.
Azkenik, larunbatean, BECen Kerman Lejarragaren aurka boxeatuko duen Koba Karkhashadze georgiarra ezagutuko dugu.
'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, gauerditik aurrera, ETB1en.