telebista
22:30ean
Andaluziarrak eusko ginkanan, gaurko 'Tu al Norte y Yo al Sur' saioan
A.H. | EITB
Euskaldunek, ordea, auzolana zer den erakutsiko diete Setenilgo herritarrei.
Gaurko 'Tu al Norte y Yo al Sur' saioan, euskaraz hitz egiten ausartuko dira Zestoako andaluziarrak, eta herria zeharkatuko dute euskal ginkana batean. Horrez gain, herriko pilotari batzuekin lehiatuko dira oliba-hezurren jaurtiketa txapelketa dibertigarri batean. Bitartean, euskaldunek auzolana zer den erakutsiko diete Setenilgo herritarrei, eta herriko feriako etxolak biltzen lagunduko diete horretarako.
Euren ohiturak erakusten jarraitzeko, andaluziarrak Zestoako inguruarekin bat egin beharko dute eta euskaraz hitz egitera behartuko dituen euskal ginkana bat egingo dute herritik. Herriko pilotalekuan amaituko dute, eta oliba-hezurren jaurtiketa lehiaketan parte hartuko dute bertan, pilotari talde baten kontra.
Euskal lehiakideek, euren aldetik, auzolana zer den erakutsiko diete Setenilgo herritarrei, eta garbiketa zerbitzua eskainiko dute horretarako. Herriko feriako etxolak biltzen eta eremua txukuntzen lagunduko dute.
Bitartean, Amaia lehiakide bermeotarrak taldetik kanpo igaro beharko du eguna, eta Caños de Mecako hondartzan egongo da, latak eta patatak saltzen. Adriana lehiakide andaluziarra, ordea, artzainen lanak egitera bidaliko dute mendira, Lista artzain-txakurraren laguntzarekin.
Eguna amaitu aurretik, bai andaluziarrek bai euskaldunek proba bati egin beharko diote aurre. Euskaldunek andaluziar talde batean infiltratuta dagoen euskalduna identifikatu beharko dute, eta andaluziarrek, berriz, euskalduna dirudien andaluziarra nor den asmatu.
'Tu al Norte y Yo al Sur' gaur 22:30etik aurrera izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n.
ETB2n.