telebista
22:30ean
Oporretarako plan berrien bila, 'A Ver Si No Llueve' saioan
A.H. | EITB
Saioak Ajo, Kanaria Handia, Benidorm, Donibane Lohitzune eta Zarautz bisitatuko ditu uda igarotzeko plan onenen bila.
Euskaldunen oporrak ezagutzen jarraituko du 'A Ver Si No Llueve' saioak gaur gauean. Hasteko, Ajoko kanpinean izango dira, eta bertan, Mery eta Victor ezagutuko dituzte, baita haiekin kanpinean uda igarotzen duten lagunak ere.
Ondoren, Kanaria Handira joango dira, eta Eduardorekin eta bertan bizi den bere anaia Iñakirekin batera irlako erdigunea ezagutuko dute. Turista gutxien jasotzen duen irlaren eremua da hain zuzen ere.
Udan euskal probintzia bihurtzen den Benidormera ere joango da gaurko saioa. Bertan Eusebiorekin egongo dira. Hiriko leku guztiak bere kamerarekin grabatzen ditu eta ondoren bideoak youtubera igotzen ditu.
Euskal Herrira itzuliz, Oscar, Jaione eta Helenarekin Donibane Lohitzune inguruan ibiliko dira belaontzian. Era honetako oporrek ez dutela zergatik horren garestiak izan behar azalduko dute.
Aurrekontu baxuagoarekin, Eugeni, Eduard eta Mikel hirukotea Zarautzera joango dira, surf egin, pintxoak jan eta ligatzera.
Amaitzeko, Vascos en la costa atalak Euskal Herritik kanpo euskaldunek duten irudia aztertzen jarraituko du, eta El salao del verano izeneko tartean udako pertsonairik dibertigarriena topatu nahian ibiliko dira.
'A Ver Si No Llueve' gaur emitituko da 22:30etik aurrera eitb.eus-en eta ETB2n.