telebista
ETB1en eta eitb.eus-en
Estropadak, txirrindularitza eta pilota, gaur, EiTBn zuzenean
A.A. | EiTB
Petronor Bandera, Frantziako Tourreko 2. etapa eta Nafarroako Lau T'erdiko Txapelketako finalerdia emango dira zuzenean.
San Miguel Ligako Petronor Banderarekin ekingo diete ETB1ek eta eitb.eus-ek igandeko kirol emankizunei. 12:00etatik aurrera izango da ikusgai Mikel Olazabalen, Ibon Gaztañazpiren eta Sara Gandararen kontakizunarekin.
15:00etan Frantziako Tourreko 2. etaparekin egingo dute bat. Saint Lo eta Cherbourg-en-Contentin arteko 182 kilometroko ibilbidearen nondik norakoak ekarriko dizkigute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak.
Etapa amaitutakoan 'ETB Kantxa' saioa hasiko da, zuzenean, Sopelatik. Mendizabal III-Zubieta / Ugalde-Merino II partidak zabalduko du jaialdia. Neurketa nagusia, berriz, Nafarroako Lau T'erdiko Txapelketako finalerdia izango da. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango ditugu berriemaile.
Azkenik, Getxoko San Nikolas pala torneoko finalak izango dira ikusgai goizeko 11:00etan ETB4n. Iñigo Aiestaran izango da emanaldiaren arduraduna eta Patxi Ziskar aditua izango du lagun.
zango du lagun.