Itxi

telebista

20:15ean

Ametsetako egonaldiak, gaur, 'De Lo Bueno, Lo Mejor' saioan

A.H. | EITB

Saioak xarma berezia duten lau hotel ezagutuko ditu, aukera eta estilo ezberdineko egonaldiak.

  • 'De lo bueno lo mejor', Villa Soroa, Donostia

    'De lo bueno lo mejor', Villa Soroa, Donostia

Gaur arratsaldean, xarma berezia duten lau hotel ezagutuko ditu 'De Lo Bueno, Lo Mejor' saioak. Aukera eta estilo ezberdineko egonaldiak proposatuko ditu, besteak beste: luxuzko Hotel du Palais hotela Biarritzeko hondartzaren aurrean; Nafarroako Villa Clementina, hotel bihurtutako indianoen etxe ederra;  Dolarea hotela Beasainen, XVIII. mendeko baserria izandakoa; eta Donostiako Villa Soro etxea, 1898an eraikia.

Beasainen, Dolarea hotela bisitatuko du Rebeca Gimenok. Goierriko bihotzean kokatutako XVII. mendeko baserria da, Erdi Aroan ostatu izandakoa. Janariari garrantzia handia ematen dion edertasun handiko hotela da gaur egun.

Donostian, 1898 urteko Villa Soro etxea ezagutuko du Xabin Fernandezek. Gaur egun lau izarreko hotela da, hainbat aktore eta zinegile ospetsu hartu dituen xarma handiko ostatua.

Nafarroako Villa Clementina, XIX. mendeko hainbat elementu mantentzen dituen indianoen etxe berritua da, eta Xabin Fernandezek gertutik ezagutuko du.

Amaitzeko, Biarritzeko hondartzaren alboan dagoen luxuzko Hotel du Palais ezagutuko dute, Eugenia de Montijo Napoleon hirugarrenaren emaztearen bizileku izandakoa. Maila goreneko hotela da eta gelarik garestienak 6.500 euro balio dezake. Nerea Aliasen eskutik ezagutuko ditugu bertako sekretuak.

'De Lo Bueno, Lo Mejor' igandean emango da 20:15etik aurrera eitb.eus-en eta ETB2n.