Itxi

telebista

Estreinaldia

'La casa de los Rocheville' telesaila, gaur gauean, ETB2n

Jacques Otmezguinek zuzendu duen telesaila estreinatuko du Euskal Telebistak. Virginie Desarnauts eta Jérémie Covillault ditu protagonista.

Euskal Telebistako Bigarren kateak La casa de los Rocheville (La Maison des Rocheville) telesail frantziarra eskainiko du gaur, ekainak 11. Lana Jacques Otmezguinek zuzendu du, eta Virginie Desarnauts eta Jérémie Covillault ditu protagonista.

Telesailaren oinarria familia baten istoriaren bilakaera da, 1895tik 1968ra. Víctor Rochevilleren amonak sarritan azpimarratzen zuen etxeak altzoan daraman istorioen aurrean leialtasuna erakutsi behar zela, eta Victorrek kontakizun horiei barre egiten zien. Hala ere, bere pentsaera erabat aldatuko da, etxeak gizakiok duten jokaerak aurkezten dituela ohartzen denean.

La casa de los Rocheville telesaila gaur gauean izango da ikusgai, 22:10ean, ETB2n.