Itxi

telebista

Castingak

Erku efektuak 'Conquis'eko castingera joatera bultzatu ditu neskak

I.A. | EITB.EUS

Txema Montoya eta Joxan Goñi "El Conquis"en zuzendariek diotenez, inoiz baino neska gehiago ari da aurkezten. Kanpotarrak ere badira castingetan.

  • -

    -

Gasteizko eta Bilboko castingen ostean, "El Conquistador del Fin del Mundo"ko zuzendariak baikor azaldu dira aurkeztu diren lagunen jarreraren aurrean. Gainera, Joxan Goñik azpimarratu du Erkuren garaipenaren ondorioz neska asko ari dela aurkezten, aurreko urteetan ez bezala.

Texma Montoyaren hitzetan, aurten jende askok esan die inola ere ez lukeela saioa utziko. Gustatuko litzaioke hori dioten lagunak egoera latz baten aurrean ikustea, baina oro har saioa ez uzteko txiparekin daude gehienak.

Zenbait konkistatzaile gaien jatorriak harritu egin du Joxan Goñi; izan ere, kanpoko jendea aurkeztu da castingetara. Adibidez, Kataluniako gizon batek autoa hartu zuen lanetik atera eta jarraian Gasteizeko castingera joateko, eta bukatu ostean berriz ere kotxea hartu eta lanera itzuli zen. Leongo gizonezko baten kasuak ere atentzioa eman dio Goñiri: Gasteizko castingean eta Bilbokoan, bietan parte hartu du.

Igor, kapitaina?

Goñiren hitzetan, azpimarragarria da Igorrek "El Conquistador del Amazonas"en izan duen arrakasta. Gaineratu duenez, "ez dakit kapitaina izan behar duen ala ez, baina fenomeno bat da".

Azkenik, zuzendariek nabarmendu dute castingetan ez dela ilara handirik egin behar. Beraz, etxean dauden lagunak parte hartzera animatu nahi dituzte, abentura handia bizitzeko aukera izango baitute.