telebista
22:30, ETB2 eta eitb.eus
Opuwo himben lurraldearen hiriburuan galduta, gaur, 'Safari Wazungu'n
Safari eroeneko lehiakideek 24 orduz biziraun beharko dute Opuwon. 200 dolar namibiar baino ez dute izango bikoteko, eta gutxien gastatzen duenak irabaziko du. Gaur, 22:30ean, ETB2n eta online.
"Safari Wazungu" saioan, lehiakideek Opuwon biziko dutena erabat gogoangarria izango da. 8 abenturazaleek kristalezko burbuilatik atera beharko dute telerrealitate saioaren 4. atalean afrikarrekin harremanetan jartzeko. Zenbait esploratzaile kexu ziren jokoak fisikoegiak zirelako, eta beren balioa eta argitasuna erakusteko probak eskatzen zituzten. Bada, Himba lurraldeko hiriburuak Afrikan moldatzeko duten ahalmena erakusteko aukera emango die. Himba tribua nagusi da Namibiako iparraldean, Angolako mugatik hurbil. Opuwo hiriburuan kultura nahaspila handia dago: himbak eta beren jantzi eta arma tradizionalak, hereroak eta beren antigoaleko jantzi ikusgarriak… Hori guztia, hiri moderno batean.
Bikoteko 200 dolar namibiar (10 euro inguru) izango dituzte, eta harekin biziraun beharko dute 8 esploratzaileek 24 orduz. Tartean, gau luzea izango dute, eta Opuwon ez da batere zentzuduna izarpean lo egitea.
Irteerako puntura diru-kopuru handienarekin itzultzen den bikoteak irabaziko du. Azkarrak direla erakutsi beharko dute, eta Afrikan, bisita turistikoetatik urruti, bizimodua ateratzeko azkarrena nor den ikusiko dugu.
Ez galdu "Safari Wazungu", astelehenetan, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
itb.eus-en.