telebista
22:30ean
90eko hamarkada hizpide, gaur gauean, 'Las Huellas Perdidas' saioan
A.E.|EiTB
Amaia Cayeroren eskutik, hamarkada horretako gertakizun nabarmenen testigantzak jasoko ditu programak.
'Las Huellas Perdidas' memoria kritikoari buruzko saioa 90eko hamarkadari eskainita egongo da gaur, igandea. Amaia Cayero gidari dela, Miguel Angel Blancoren hilketarekin ekingo zaio kontakizunari. Lasa eta Zabalaren gorpuzkinen agerpena ere kontatuko dute. Hamarkada horretan, halaber, Fernando Buesa lehendakariordea eta Jorge Diez bere eskolta hil zituzten, baita Ernest Lluch ere.
Horrez gain, Askatasunen Ituna sinatu zuten PPk eta PSOEk, eta lankidetza horrek 2002ko Alderdien Legea izan zuen ondorio modura, besteak beste.
'Las Huellas Perdidas' 22:30ean izango da ikusgai, ETB2n.
TB2n.