telebista
Finala
Igor, ‘El Conquistador del Amazonas’ saioko lehiakide gogokoena
Araiako ‘gorila’ abenturako finalean sartzeko atarian geratu bazen ere, lehiakide gogokoenaren sari nagusia beretzat izan da; bigarren lekua, berriz, Lekuk eskuratu du.
Igor lehiakideak jaso du ‘El Conquistador del Amazonas’ saioko publikoaren lehiakide faboritoaren saria, eta harentzat dira, hortaz, 3.000 euroko diru saria eta Karibera bi lagunentzako bidaia (Eroski Bidaiak). Araiarra final handiaren atarian gelditu zen, eta haren izaera eta borrokarako grina tarteko, saioko ikusentzuleen lehiakide gogokoena izatera iritsi da; Leku, aldiz, bigarren lekuan gelditu da.
Lehiakide ‘gorila’ moduan izango dugu gogoan Igor. Hainbat aldiz jantzi du gorila mozorroa abenturan, eta bigarren bizitza bat balu, 200 kiloko gorila izatea gustatuko litzaiokeela adierazi du. Halaber, uneoro erakutsi du Igorrek anakonden erasoen aurka egiteko antidoto eraginkorrena dela, behin baino gehiagotan lortu baitu anakondak beraien onetik ateratzea.
Egonaldia Hondarribian
Aste hauetan guztietan faboritoaren aldeko botoa eman duten eitb.eus atariko erabiltzaile guztien artean, azken sari potoloa zozkatu dugu dugu eta Alfredo Díaz Garayoa iruñarrak irabazi du saria: irtenalditxo gastronomikoa San Nikolas hotelean, Hondarribian.
Aurten, gainera, aipamen berezia merezi du webgunean jaso den boto kopuru benetan handiak, izan ere, guztira 33.407 boto jaso dira. Eskerrik asko guztioi parte hartzearren!
Saio berezia
Bestalde, faboritoaren finaleko saioan, Patxi Alonsok aurkeztuta, Erku, Leku eta Txirrita ere omendu dituzte, azken urteotan saioan izan den finalik ikusgarrienaren protagonistak, alegia. Amazonasen une hura nola ospatu zuten ikusi dugu, eta abentura guztiko unerik esanguratsuenak ere gogoan izan ditugu.
Faborito izateko azken lehian izan ziren hamar lehaikideez gain (Ainara, Ainhoa, Aitor, Artzai, Erku, Igor, Leku, Migo, Nerea eta Txapela), David Seco, Arantza Garces, Isa Landa eta Gotzon Mantuliz ere izan ziren iritzia ematek. Azkenik, Amazonaseko abenturan parte hartu duten lehiakide esanguratsuenetako batzuk ere ez dute huts egin, eta Miramoneko estudioetan izan dira faboritoaren finalean, ‘El Conquistador del Amazonas’ saioaren hamabigarren edizioa behar bezala agurtzeko.