Itxi

telebista

20:00etatik aurrera

Lau upeltegi paregabe, gaur, 'De lo Bueno, lo Mejor' saioan

A.H | EITB

Reyes Pradosek Marques del Riscal, Irache eta Baigorri upeltegiak eta Txomin Etxaniz txakolindegia bisitatuko ditu.

'De lo Bueno, lo Mejor' saioak ardoa hartuko du protagonista gaur, eta lau upeltegi ezagun bisitatuko ditu. Historiak eta tradizioak bat egingo dute bidaia paregabe honetan, eta Reyes Prados aurkezleak ardoaren inguruko hainbat datu eta bitxikeri ikasiko ditu.

1958. urtean sortu zen Marques del Riscal upeltegia Elciego herrian. Historia luzea atzean duela, Arabako Errioxako erreferentziazko upategia bihurtu da, baita arkitekturaren ikonoa ere, Frank Gheryren eraikinari esker.

Getarian, paraje paregabean kokatuta dagoen Txomin Etxaniz txakolindegia bisitatuko du Reyes Pradosek. Familia bereko hainbat belaunaldik parte hartu dute ardo honen elaborazioan, eta gaur egungo ekoizpen prozesua ikusiko du Reyesek.

Nafarroan, Ayegin, 1891an sortu zen Irache upeltegia. Hainbat bitxikeri eta istorio ezkutatzen dira bertan, Done Jakue bideko erromesen ardoaren iturria, besteak beste.

Amaitzeko, Arabako Samaniego herrian Baigorri upategia ezagutuko dute. Bertan grabitatea erabiliz ardoa nola ekoizten den erakutsiko dute.

'De lo Bueno, lo Mejor' gaur emitituko da, 20:00etatik aurrera, ETB2n.