telebista
Kirol emanaldiak
Euroligako Final Fourreko partidak, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
A.H. | EITB
Horrez gain, Italiako Giroaren zazpigarren etapa eskainiko du Euskal Telebistak, zuzenean.
Kirol eskaintza zabala izango du Euskal Telebistak gaur zuzenean: Euroligako finalaurreko partidak eta Italiako Giroaren zazpigarren etapa.
Euroligako lehenengo finalaurrekoa CSKA Mosku eta Lokomotiv Kuban Krasnodar taldeek jokatuko dute arratsaldeko 17:45etik aurrera, eta jardunaldiko bigarren partida, Fenerbache eta Laboral Kutxa taldeen artekoa izango da, 20:30ean. Bi partidak Berlinen jokatuko dira, eta irabazleek igandean jokatuko den finalera pasako dira. Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vega esatariek zuzeneko emanaldien ardura izango dute ETB1en eta eitb.eus-en.
Bestalde, Italiako Giroaren zazpigarren etaparekin bat egingo du Euskal Telebistak zuzenean. Sulmona eta Folignoren arteko 211 kilometroko ibilbidea izango du lasterketak, eta Xabier Usabiagak eta Fermin Aramendik emango dute etaparen berri, 15:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus.
Gauean, 'Gure Bideoteka' saioak 2015 eta 2008 urteetako Buruz Buru Txapelketako finalak eskainiko ditu, Urrutikoetxea-Olaizola II eta Bengoetxea VI-Barriola pilotariek jokatutakoak, hurrenez hurren. Gainera, Aimar Olaizolaren eta Iker Irribarriaren arteko aurtengo final laurdenetako norgehiagoka izango da ikusgai.