Itxi

telebista

22:15etatik aurrera

'Terminator'en hirugarren eta bigarren atalak, ostiralean, ETB2n

Arnold Schwarzenegger aktorea da bi pelikuletako protagonista. Bigarren kapitulua James Cameronek zuzentzen du, eta hirugarrena ostera, Jonathan Mostowek.

Terminator 3: La rebelión de las máquinas (Terminator 3: Rise of the Machines, 2003) filma eskainiko du, ostiralean, Euskal Telebistako bigarren kateak. Zientzia fikziozko pelikula hau Jonathan Mostowek zuzentzen du, eta Arnold Schwarzenegger, Kristanna Loken eta Nick Stahl ditu protagonista.

Hamarkada bat pasa da John Connorrek (Nick Stahl) gizateria Azken Judiziotik salbatu zuenetik, Skyneteko makinek gizartea suntsitzen ikasi zutenetik. Orain, Johnek 25 urte ditu eta klandestinitatean bizi da. Hala ere, etorkizunetik T-X (Kristanna Loken) izeneko makina heltzen denean, Terminator (Schwarzenegger) izango da bizirik jarraitzeko itxaropen bakarra Connorrentzat.

Cine 2: Terminator 2: El juicio final

Errenkadan, 00:10ean, ETB2k Terminator 3 filmaren aurreko atala emango du, Terminator 2: El juicio final (Terminator 2: Judgment Day, 1991), hain zuzen. Atal hau James Cameronek zuzentzen du, eta Arnold Schwarzenegger, Linda Hamilton eta Edward Furlong ditu protagonista.

Sarah Connor (Linda Hamilton)psikiatriko batean dagoen bitartean, Skynet robotek T-1000 izeneko Terminator berri bat egin dute. Helburua iraganera jauzi, eta John semearen aurka egitea da.