telebista
Gaur, 22:30ean
Juanma eta Leku, denon ahotan, 'El Conquistador del Amazonas' saioan
A.H. | EITB
Inmunitate jokoak banaketa eta ika-mikak ekarriko ditu anakonden artean.
Hainbat gertaerak aldaketa bortitza ekarriko dute 'El Conquistador del Amazonas' saiora, gaur gauean. Juanma eta Leku jakiz betetako boltsa batekin harrapatuko dituzte oihanean. Hori gutxi balitz bezala, jaten ari direla ikusiko dute antolakuntzako kideek. Ezustean harrapatuko dituztenez, Leku atsekabetuta geratuko da hantxe bertan. Juanma, berriz, korrika aterako da, poltsa eskuan duela, kameraria nahasi nahian. Abenturaren nondik norakoak guztiz aldatuko ditu ezbehar horrek.
Horrez gain, inmunitate jokoak banaketak eta ika-mikak ekarriko ditu anakonden artean. Nerea eta Erku, zozketa polemiko baten ostean, Igorrekin batera lehiatuko dira jokoan. Lekuren komentario batek Erkuren haserrea ekarriko du, eta berdeen aliantza apurtuko du.
'El Conquistador del Amazonas' astelehenero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.