telebista
'El Conquistador del Amazonas'
Anakondak urduritzen hasiko dira, gaur gauean, 'Conquis'en
A.E.|EiTB
Immunitate Jokoan gertatzen dena gertatuta ere, taldeko batek gutxienez duelua jokatu beharko du aste honetan.
Berdin dio immunitate jokoan zer gertatzen den, gutxienez anakondetako batek duelua jokatu beharko du 'El Conquistador del Amazonas'eko gaurko atalean, eta horrek anakonda taldean urduritasuna zabalduko du. Igorrek eta Ainarak irabazi beharra daukate "hiltegira" ez joateko binaka jokatuko den jokoan.
Talde berdearen akordioak sendoa dela ematen du, baina dueluetara hiru joaten direnez, berdeetako batek joan beharko du. Arrisku horren aurrean mugimenduak hasiko dira. Alde batetik, Erku eta Juanma eta, bestetik, Patxi eta Leku elkarri gerturatzen hasiko dira, Iñigo eta gainerako neskak alde batera utzita.
Amazonas ibaiaren ondoan jarritako amerikar pista bat izango da hurrengo immunitate jokoa eta binaka jokatu beharko dute. Baina zailtasun berezi bat izango du: lehiakideek zazpi minutu itxaron beharko dituzte helmugan sartu aurretik. Horrez gainera, Patxi Salinasek kolpe latz bat hartuko du bidean eta saihets batean lesioa izango du. Lortuko ote du jokoa amaitzea?
Bestetik, Igorrek hilda dagoen bere amonarekin ametsetan jarraitzen duela jakingo dugu. Eta honek ematen dizkion besarkadek bere bizitza aldatu dutela.
Astelehenero ematen da 'El Conquistador del Amazonas' ETB2n eta eitb.eus-en 22:30ean hasita.