Itxi

telebista

22:10ean

'Las Cuatro Estaciones' telesaila, gaurtik aurrera, ETB2n

Lau astez, ETB2k larunbatero eskainiko du telesailaren atal bat. Giles Foster da lanaren zuzendaria eta Senta Berger, Tom Conti eta Michael York ditu protagonista.

Gaurtik aurrera, 22:10ean, ETB2k lau astez larunbatero eskainiko du Giles Fosterren Las Cuatro Estaciones telesailaren atal bat. Senta Berger, Tom Conti eta Michael York ditu protagonista drama erromantiko honek

Lau kapituluk biltzen dute TV-Movie-a: 'Uda', 'Udazkena', 'Negua' eta 'Udaberria'. Combe familiako hiru emakumez osatutako belaunaldiak ematen dio istoriari hasiera. Hirurak iraganari eta euren egungo elkarketari lotutako ardurak dituzte, maitasun berriei lotutakoak, gertaera ezezagun edo ulertezinak eta sekretu familiarrak.

Las Cuatro Estaciones telesaila larunbatero izango da ikusgai, gaurtik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista