telebista
11:45ean
Euskadiko Udal Legeari buruz, gaur eguerdian, 'En Jake' saioan
A.H. | EITB
Xabier Lapitzek Koldo Mendiavilla elkarrizketatuko du, EAJko Euskadi Buru Batzarreko kide eta Udal Legearen sustatzaileetako bat.
Gaur eguerdian, Xabier Lapitzek Koldo Mendiavilla, Euzkadi Buru Batzarreko idazkari nagusia, elkarrizketatuko du 'En Jake' saioan, ETB2n. Ostegunean bertan Eusko Legebiltzarrean onartuko den Euskadiko Udal Legearen sustatzaileetako bat izan zen Mediavilla eta legearen oinarriez eta ezaugarriez arituko da platoan. Saioak, gainera, Legebiltzarrarekin zuzeneko konexioak egingo ditu.
Horrez gain, Esther Palomera kazetariarekin zuzeneko konexioa egingo dute Madriletik, osteguneko Podemos, Ciudadanos eta PSOE alderdien arteko bileraren nondik norakoak aztertzeko. Horrez gain, Javier Goma filosofoarekin arituko dira, Filosofía mundana. Microensayos completos liburuaren egilea. Berarekin, negoziazio politikoez eta ustelkeriaz mintzatuko dira.
Xabier Lapitzekin batera, Eider Hurtado, Jon Iñarritu, Jorge Hinojal eta Maria Silvestre solaskideak egongo dira egun eguneko gaien inguruko solasaldian.
'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n.
strong>, ETB2n.