Itxi

telebista

Zuzenean

Laboral Kutxa-Real Madril, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Euroligako partidaren ostean, Ordizian jokatuko den Buruz Buruko Txapelketaren aurre-kanporaketa partida eskainiko du ETBk zuzenean.

Gaur ostirala, Laboral Kutxa eta Real Madril taldeek Euroligako TOP 16 faseko partida jokatuko dute Buesa Arenan, eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du norgehiagoka, arratsaldeko 20:30etik aurrera. Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vega komentaristek egingo dute emanaldiaren kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en.

Euroligako partida amaitzean, Ordiziako pilotalekuarekin bat egingo du Euskal Telebistak zuzenean. Retegi Bi-Irusta eta Mendizabal III-Merino bikoteek jokatuko dute jaialdiko atariko partida eta ondoren, Merino II eta Irribarria aurrez aurre jarriko dira Buruz Buruko Txapelketako aurre-kanporaketan. Xabier Euzkitze eta Joxan Tolosa esatariek emango dute partiden berri zuzenean, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.