Itxi

telebista

22:30ean

'El tiempo de los amantes' filmaren estreinaldia, gaur, 'LND'n

A.H. | EITB

Saioak gainera, aurrez aurre jarriko ditu Batman eta Superman superheroiak eta Hollywoodeko aktoreak hiltzen dituen futbolari baten gaineko xurrumurrua egiaztatuko dute.

Gaur gauean, El tiempo de los amantes pelikula frantzesa estreinatuko du 'La Noche de…'k telebistan. Film erromantiko eta pasionala da eta Emmanuelle Devos eta Gabriel Byrne aktoreak ditu protagonista. Bi maitaleak trenean ezagutuko dira Parisera bidean, eta haien arteko abenturak zoria eta erakargarritasuna izango ditu osagai nagusi. Felix Linaresek film eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak gainera Batman eta Superman jarriko ditu aurrez aurre, aste honetan zinean estreinatuko den Batman contra Superman pelikulan gertatzen den moduan. Baina 'La Noche de…k bi super-heroien ezaugarri ezezagunak azalduko ditu, adibidez, bien artetik altuena nor den, edo zeinek izan dituen neskalagun gehien kontatuko du. Gainera, Batmanen jatorri esklabista azalduko du Cara a Cara atalean.

Gothan hiria atzean utzi eta Bilbora joango da 'La Noche de…', Jackie Chan ospetsuak hiri euskaldunaren inguruan esan zuena ezagutzeko Los vascos conquistan Hollywood atalean.

Amaitzeko, hedabideetan azaldu den albiste harrigarri bat egia ote den frogatuko du Linea Caliente atalak. Informazio honen arabera, Hollywoodeko aktoreak hiltzen dituen futbolari hiltzaile bat dago.

'La Noche de… El tiempo de los amantes' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera eitb.eus-en eta ETB2n.

s-en eta ETB2n.