telebista
22:15ean ETB2n
'Munduaren inbasioa: Los Angeles bataila', gaur, ETB2n
I.A. |eitb.eus
Akziozko eta zientzia fikziozko filmaren ostean, 00:05ean, Moon abentura espaziala hasiko da.
Euskal Telebistaren bigarren kateak Munduaren inbasioa: Los Angeles bataila (World Invasion: Battle Los Angeles) filma eskainiko du gaur gauean, 22:15ean. Cine Éxito atalean emango duten filmaren zuzendaria Jonathan Liebesman da, eta Aaron Ekhart, Michelle Rodriguez eta Bridget Moynahan ditu protagonista.
Akziozko eta zientzia fikziozko pelikula honetan, Ameriketako Estatu Batuetako Armadako marine eta Lurra menderatzera etorri diren estralurtar batzuen arteko bataila izango dute. Bi alderdien arteko gudu gordina Los Angelesen izango da.
Moon, Cine 2n
Munduaren inbasioa: Los Angeles bataila filmaren ostean, 00:05ean, Moon zientzia fikziozko pelikula britainiarra izango da ikusgai. Sam Rockwell, Kaya Scodelario eta Matt Berry dira Duncan Jonesek zuzendutako abentura espazialaren protagonistak.
Etorkizun hurbil batean, Sam Bell (Sam Rockwell) astronauta Ilargian isolatuta hiru urte eman ditu, meatze-indusketak egiten. Etxera itzultzeko bi aste falta zaizkiola, ondoezik sentituko da eta irudipenak ikusiko ditu. Azkenik, bera bizi den baseak ezkutatzen duen sekretu ikaragarri baten berri izango du.
Ez galdu Munduaren inbasioa: Los Angeles bataila eta Moon filmak, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.