Itxi

telebista

11:45ean

Euskal gizarte-segurantza hizpide, gaur, 'En Jake' saioan

A.H. | EITB

Eusko Legebiltzarrean euskal gizarte-segurantzaren inguruko debatearekin zuzeneko konexioak egingo ditu saioak.

Gaurko 'En Jake' saioak Eusko Legebiltzarrarekin bat egingo du zuzenean, euskal gizarte-segurantza bat sortzeko proposamenaren inguruko debatea gertutik jarraitzeko asmoarekin. Xabier Lapitzekin batera, Iñaki Gonzalez, Teresa Toda, Andoni Unzalu eta Josean Izarra kolaboratzaileak egongo dira platoan, eta egun-eguneko gaiak ere izango dituzte hizpide.

'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.