telebista
00:30ean
Pisu erdiastuneko txapelketa, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A. | EiTB
Sergey Kovalev eta Jean Pascal izango dira aurrez aurre.
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioaren lehen norgehiagokan Sergey Kovalev eta Jean Pascal ikusiko ditugu aurrez aurre. Pisu erdiastuneko hiru gerriko egongo dira jokoan. Kovalev zazpi aldiz izan da munduko tituluaren jabe, eta orain arte ez du borrokaldirik galdu. Gainera, jotzaile beldurgarria da: 28 garaipenetik 25 K.O. bidez lortu ditu. Jean Pascal kanadarra ere munduko txapeldun izana da.
Bigarren neurketan, Joel Diaz gaztea ezagutuko dugu. Zenbaki bikainak lortu ditu profesional mailan: 19 borrokalditan, beste horrenbeste garaipen. Luis Arceo mexikarraren aurka boxeatuko du oraingoan.
Saioa osatzeko, boxeolari gazteen arteko beste bi norgehiagoka eskainiko dituzte.
'Boxeo Izarrak' saioa Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen du ostiral gauero, ETB1en, eta Manu Maritxalar boxeolari ohia izan ohi du lagun kontakizuna egiten.