Itxi

telebista

12. edizioa

'El Conquis' saiorako azken castingak, gaur, Gasteizen

Erredakzioa

Gaur bukatuko dira hurrengo ediziorako castingak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Bideo-castinga egiteko aukera abuztuaren 31ra arte egongo da.  

'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren 11. edizioa amaitu berritan, dagoeneko hasi gara 12.a prestatzen, 2016ko urtarrilean ETB2ra iritsiko dena. Izan ere, bertan parte hartuko duten lehiakideak aukeratzeko castinga abiatu da.

Azken aukera gaur izango da, Gasteizko Canciller Ayala hotelean (Ramón y Cajal kalea, 5), datorren urteko ediziorako lehiakide bila. 09:00etatik 19:30era egingo dute.

Castingetara joateko modurik ez baduzu, badago castinga egiteko beste bide bat. Bideo bat egin, zeure burua aurkezteko, 'El Conquis' saioaren webgunean sartu, eta eskegi bertan. Abuztuaren 31ra arte duzu zure bideo-castinga bidaltzeko.

Gogoratu baldintza bakarra dagoela 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan parte hartzeko: 18 urte beteta izan behar dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista