Itxi

null

Hirugarren atala

Tasiok agur esan dio abenturari, Sexy Blacken aurkako lehia galduta

Mutilen batzarrean ‘arrazakeria’ hitza izan da nagusi, eta abentura jada ez da berdina izango. Tasiok abenturari agur esan dio, Sexy Black dominikarra izan baita nagusi bien arteko borrokan.

?El Conquistador del Fin del Mundo? saioko hirugarren atalak Tasio kanpoan utzi du, Sexy Black nagusi izan baita bien arteko borrokan. Primeran ibili da horman Amaury, eta bost banderatxoak hartu ditu, Tasiok bigarrena eskuratu aurretik. Marokoarrak ez du erakutsi agindutako kastarik, eta bere indarra erakusteko izan duen lehen aukeran etxera joan da.

Sexy Blackek, bestalde, asko dauka emateko mutilen taldean. Txejo izan du laguntzaile borrokan, eta honek zin egin du argi utziko diela taldekideei dominikarrak, behar denean, badakiela ondo jokatzen; baina taldeko giroa gaiztotuta dago jada.

Enekok eta Laisekak duten beste buruko minetako bat Lukaren jarrera da. Berako ilehoria alfertuta dago, gogorik eta ilusiorik gabe. Abentura utzi nahi du, eta taldekideek dagoeneko ez dakite zer egin Patagonian jarrai dezan konbentzitzeko.

Batzarra, mugarri

Bestalde, mutilen batzarraren ondoren, abentura aurrerantzean ez da berdina izango. Sexy Blackek ez du batere ondo hartu zazpi taldekidek bera izendatu izana, eta Laisekak Tasio izendatu ostean, atzerritarren aurka egitea egotzi die taldekideei. Saioaren bigarren zatian, beraz, ?arrazakeria? hitza izan da nagusi; hala ere, Tasioren iritziz, ez da arrazagatik diskriminaziorik egin izendapenak egin dituztenean.

Maixak izan du eztabaida gogorrena Sexy Blackekin; hitz gogorrak esan dituzte, eta ziurrenik luzaroan izango dituzte gogoan. Ondoren, Sexy Blackek barkamena eskatu die taldekideei, baina, adi egon beharko dugu mutilen taldean gatazka honek zer-nolako eragina duen ikusteko.

Enekok ospea galdu du taldekideen aurrean

Bestetik, Kortaren antz handia du Enekok, gero eta handiagoa, baina galtzea onartzen ez duen Korta kexatiaren antza, hain zuzen. Enekok egindako mehatxuak ez dira gauzatu, eta taldekideen aurrean ospea galtzen ari da. Bien bitartean, Laisekak ahal duen guztia egiten du lehiatzerakoan, eta haren gomendioak hasierako berdinak dira: nola edo hala irabazi behar da, errukirik gabe.

Ikusiko dugu nola egiten duen aurrera abenturak ?El Conquistador del Fin del Mundo? saioan, igande eta astelehenetan, 22:15etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista